Eskerrik asko blog hau bizitatzeagatik

2011/10/19

Gaur egun gure seme-alabak hezitzeko hamar aginduak

1. Antzeratzen gaituztela jakin behar dugu. Haien ereduak garela ez dugu ahaztu behar, esaten eta egiten duguna, erreferentzia argia izan behar da eta koherentzia izan behar du.
2. Edozein adinetan jolastu eta ariketa fisikoa egin. Arauak dituzten jokoak planifikatu eta sustatu.
3. Malgutasuna eta errespetua. Gure seme-alaben arteko ezberdintasunak errespetatu behar ditugu, haien artean konparatu barik.
4. Emozioak adierazi. Emozioei buruz hitz egin eta gure seme alabek ere lagundu haietaz hitz egin dezaten.
5. Bestearen tokian jarri. Besteen ikuspuntua eta emozioak ulertzen erakutsi.
6. Diziplina demokratikoa praktikatu. Gurasoen artean araudi bat akordatu.
7. Autoestimua sustatu. Errespontsabilitate batzuk haien eskuetan utzi eta beren betebeharra eskatu.
8. Eskakizunak praktikatu. Babespena saihestu eta autonomo izateko aukera eman, ohea egin, garbiketan lagundu, …
9. Gatazkak saihestu. Haurren aurrean, ez dugu izan behar eztabaidarik ezta besteari deskalifikatu.
10. Giza harremanak eskolan sustatu. Taldeko ekintzetan parte hartu behar dute. Sexista eta arrazakeri jarrerak saihestu. Gurasoak, eskolako batzarretara  joan behar dira, haurraren jarrera eta etekinaren zain egoteko.

Iturria: ”El correo” 2011/10/16 ESPECIAL FAMILIAS.
Egileak:Etxadi eta UPV/EHU Psikologia saila

2011/10/18

"Ezinbestekoa da gurasoen eta irakasleen artean adimen emozionala lantzea"

Hona hemen, Ikastola aldizkarian, 2.011.eko Urriko 194 zenbakian, agertutako Rafel Bisquerrari egindako elkarrizketa. Bera Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna da, orientazio psikopedagogikoan. Elkarrizketatik niretzako diren esaldi esanguratsuenak atera ditut, honek dira:

“Norbere eta besteen emozioak nola funtzionatzen duten ulertu eta behar bezala kudeatzen jakiteari deitzen diogu adimen emozionala … bere emozioak modu egokian erabiltzen dakien pertsona dela esango nuke”

“Emozioek gure bizitzan duten garrantzia gero eta nabarmenago geratzen zaigu eta gaitasun emozionalak garatzea ezinbestekoa dela ohartzen gara.”

“Gurasoei dagokienez, eman ohi dugu ikastaro bat – Adimen emozionalari buruzko gurasoentzako formazioa – deitua eta bertan gaitasun emozionalak lantzen dira bi helburu kontuan hartuta: seme-alabekin harreman hobeak lortzen erakusten da batetik eta bestetik seme-alaba horiek adimen emozionala landu dezaten irizpideak ematen dira.”

“Irakasleen artean ematen den gaixoaldi tasak beste lanbideetan baino altuagoak direla. Eta gaixoaldi horiek sustrai emozionalak dituzte: estresa, estutasunak, burnout…”, “Irakasleen artean gaitasun emozionalak lantzea ezinbestekoa dela ohartarazi beharko liguke. Formazio horrek gutxienik hiru arlo izan beharko lituzke kontuan: ezinegon emozionalak sahiesteko prebentzioa, ikasleekin harremanak bideratzeko irizpideak eta ikasleei gaitasun emozionalak lantzen laguntzeko bitartekoak”

2011/10/05

Zergaitik blog hau?

Gure etxean lau gara.
Oso desberdinak gara gure artean eta horrez gain, edade desberdinetakoak.

Patxi eta biok helduak gara, bata oso positiboa eta bestea ez hainbeste, honek, hainbat egoeratan irtenbide oso desberdinak ikustea egiten digu.

Oihane, gure alaba, nerabezaroan dago, 15 urte ditu eta ulertu ezina sentitzen da. Baina bera badaki nola kudeatu bere frustrazioa.

Eta azkenez Jon. Bera gure semea da, 8 urte ditu eta asperger sindromea du. Hauxe dela eta, askotan bere emozioak ez daki nola kudeatu eta bestearen emozioak ulertzea kostatzen zaio. Aldi berean, izugarrizko enpatia sortzen du berarengan, ezer ere ez egin barik beti du lagunen bat hurbil berari laguntzeko prest.

Bakoitzak ditugun emozioak gure erara kudeatzen ditugu. Ikasi dugun erara. Baina sarritan, horrek ez du gure arazoa konpontzen, aldiz, beste arazo batzuk ekar genezake. Orduan, nola ikasi bizitza zeharreko egoera desberdinetan sortuko diren emozioak ulertzen eta erantzun egoki bat ematen?