Hona hemen, Ikastola aldizkarian, 2.011.eko Urriko 194 zenbakian, agertutako Rafel Bisquerrari egindako elkarrizketa. Bera Bartzelonako Unibertsitateko katedraduna da, orientazio psikopedagogikoan. Elkarrizketatik niretzako diren esaldi esanguratsuenak atera ditut, honek dira:
“Norbere eta besteen emozioak nola funtzionatzen duten ulertu eta behar bezala kudeatzen jakiteari deitzen diogu adimen emozionala … bere emozioak modu egokian erabiltzen dakien pertsona dela esango nuke”
“Emozioek gure bizitzan duten garrantzia gero eta nabarmenago geratzen zaigu eta gaitasun emozionalak garatzea ezinbestekoa dela ohartzen gara.”
“Gurasoei dagokienez, eman ohi dugu ikastaro bat – Adimen emozionalari buruzko gurasoentzako formazioa – deitua eta bertan gaitasun emozionalak lantzen dira bi helburu kontuan hartuta: seme-alabekin harreman hobeak lortzen erakusten da batetik eta bestetik seme-alaba horiek adimen emozionala landu dezaten irizpideak ematen dira.”
“Irakasleen artean ematen den gaixoaldi tasak beste lanbideetan baino altuagoak direla. Eta gaixoaldi horiek sustrai emozionalak dituzte: estresa, estutasunak, burnout…”, “Irakasleen artean gaitasun emozionalak lantzea ezinbestekoa dela ohartarazi beharko liguke. Formazio horrek gutxienik hiru arlo izan beharko lituzke kontuan: ezinegon emozionalak sahiesteko prebentzioa, ikasleekin harremanak bideratzeko irizpideak eta ikasleei gaitasun emozionalak lantzen laguntzeko bitartekoak”
No hay comentarios:
Publicar un comentario