1. Antzeratzen gaituztela jakin behar dugu. Haien ereduak garela ez dugu ahaztu behar, esaten eta egiten duguna, erreferentzia argia izan behar da eta koherentzia izan behar du.
2. Edozein adinetan jolastu eta ariketa fisikoa egin. Arauak dituzten jokoak planifikatu eta sustatu.
3. Malgutasuna eta errespetua. Gure seme-alaben arteko ezberdintasunak errespetatu behar ditugu, haien artean konparatu barik.
4. Emozioak adierazi. Emozioei buruz hitz egin eta gure seme alabek ere lagundu haietaz hitz egin dezaten.
5. Bestearen tokian jarri. Besteen ikuspuntua eta emozioak ulertzen erakutsi.
6. Diziplina demokratikoa praktikatu. Gurasoen artean araudi bat akordatu.
7. Autoestimua sustatu. Errespontsabilitate batzuk haien eskuetan utzi eta beren betebeharra eskatu.
8. Eskakizunak praktikatu. Babespena saihestu eta autonomo izateko aukera eman, ohea egin, garbiketan lagundu, …
9. Gatazkak saihestu. Haurren aurrean, ez dugu izan behar eztabaidarik ezta besteari deskalifikatu.
10. Giza harremanak eskolan sustatu. Taldeko ekintzetan parte hartu behar dute. Sexista eta arrazakeri jarrerak saihestu. Gurasoak, eskolako batzarretara joan behar dira, haurraren jarrera eta etekinaren zain egoteko.
Iturria: ”El correo” 2011/10/16 ESPECIAL FAMILIAS.
Egileak:Etxadi eta UPV/EHU Psikologia saila
No hay comentarios:
Publicar un comentario